2015(e)ko apirilaren 20(a), astelehena

LENTEAK


LENTEAK


Argia modu kontrolatuan desbideratzeko gaitasuna duten gorputz gardenak dira lenteak.
Lenteen ezaugarrien arabera erabilera praktiko asko eman zaizkie: Irudia handitu, txikitu, urrundu, hurbildu, fokatu… .
 






IKUSMENAREN AKATSAK
Ikusmenaren akatsen artean hauek dira ezagunenak:
Miopia: begietatik urrun dagoena argi ikusteko zailtasuna sortzen du.
Hipermetropia: begietatik hurbil dagoena argi ikusteko zailtasuna sortzen du.
Hainbeste ematen ez diren arren oso ezagunak dira begi lausoak, astigmatismoa, daltonismoa etab. .

IKUSMENA

IKUSMENA


BEGIAREN BARRUKO EGITURA


2015(e)ko apirilaren 16(a), osteguna

OSTADARRA ETA KOLOREAK



OSTADARRA:


Eguzkitik datorren argia zuria da eta uhinez (ondaz) osaturik dago. Uhin bakoitza kolore bateko izpia da. Horregatik argi zuria kolore askotako elkarketa da.

Argi zuria zenbait ingurune zeharkatzen dituenean (beirazko prisma bat zeharkatzean edota euri tanta multzo bat zeharkatzen duenean) koloretan banatzen da eta ondorioz ostadarra agertzen da.




Argi zuriak prisma bat zeharkatzean ostadarra agertzen da
 KOLOREAK:

Objetu batzuk argi-iturriak dira, hau da, argia sortzen dute. Adibidez, linterna bat argi-iturria da.
Argia sortzen ez duten objetuek kolore batzuk xurgatzen dituzte eta beste kolore batzuk islatzen dituzte.
Adibidez, kamiseta urdin bat urdin kolorekoa ikusten dugu urdin kolorea izan ezik beste kolore guztiak xurgatu dituelako eta urdin kolorea islatu duelako.
Kolore beltza kasu berezia da. Objetu bat beltza ikusten dugu argi guztia xurgatu duenean eta izpirik islatzen ez duenean. Kolore zuria ikusten dugu objetuak argirik xurgatzen ez duenean eta izpi guztiak islatzen dituenean.



ARGI ITURRIAK







GORPUTZEK ARGIAREKIKO DUTEN PORTAERA


Opakoa

Gardena
Zeharrargitsua





2015(e)ko apirilaren 15(a), asteazkena

ARGIAREN PROPIETATEAK




Argiak bi propietate ditu: Islapena eta errefrakzioa. Baina zer dira?.


ARGIAREN PROPIETATEAK : ISLAPENA
Gorputz opako batek (gorputz ez transparentea) argiztatzen dugunean jasotako izpiak bueltatzen ditu eta horri esker ikus ditzakegu gauzak. Honi islapena deitzen zaio.
                            Ispilua gorputz opakoa da eta argia oso ondo islatzen du


ARGIAREN PROPIETATEAK: ERREFRAKZIOA 
Argiak abiadura badu baina  airean azkarrago ibiltzen da uretan edo beiran baino.

Argi-izpiak elementu batetik bestera pasatzen direnean, adibidez airetik uretara, abiadura aldatzen zaie eta horregatik norabidea ere aldatzen zaie (desbideratu egiten dira). Argi-izpien desbideratzeari errefrakzioa deitzen zaio. Horregatik uretan dauden objetuak lekuz aldatuta edo deformatuta daudela dirudi.
 
                                                                   Uraren errefrakzioa