2015(e)ko apirilaren 15(a), asteazkena

ARGIAREN PROPIETATEAK




Argiak bi propietate ditu: Islapena eta errefrakzioa. Baina zer dira?.


ARGIAREN PROPIETATEAK : ISLAPENA
Gorputz opako batek (gorputz ez transparentea) argiztatzen dugunean jasotako izpiak bueltatzen ditu eta horri esker ikus ditzakegu gauzak. Honi islapena deitzen zaio.
                            Ispilua gorputz opakoa da eta argia oso ondo islatzen du


ARGIAREN PROPIETATEAK: ERREFRAKZIOA 
Argiak abiadura badu baina  airean azkarrago ibiltzen da uretan edo beiran baino.

Argi-izpiak elementu batetik bestera pasatzen direnean, adibidez airetik uretara, abiadura aldatzen zaie eta horregatik norabidea ere aldatzen zaie (desbideratu egiten dira). Argi-izpien desbideratzeari errefrakzioa deitzen zaio. Horregatik uretan dauden objetuak lekuz aldatuta edo deformatuta daudela dirudi.
 
                                                                   Uraren errefrakzioa   
  
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina