2015(e)ko apirilaren 16(a), osteguna

OSTADARRA ETA KOLOREAK



OSTADARRA:


Eguzkitik datorren argia zuria da eta uhinez (ondaz) osaturik dago. Uhin bakoitza kolore bateko izpia da. Horregatik argi zuria kolore askotako elkarketa da.

Argi zuria zenbait ingurune zeharkatzen dituenean (beirazko prisma bat zeharkatzean edota euri tanta multzo bat zeharkatzen duenean) koloretan banatzen da eta ondorioz ostadarra agertzen da.




Argi zuriak prisma bat zeharkatzean ostadarra agertzen da
 KOLOREAK:

Objetu batzuk argi-iturriak dira, hau da, argia sortzen dute. Adibidez, linterna bat argi-iturria da.
Argia sortzen ez duten objetuek kolore batzuk xurgatzen dituzte eta beste kolore batzuk islatzen dituzte.
Adibidez, kamiseta urdin bat urdin kolorekoa ikusten dugu urdin kolorea izan ezik beste kolore guztiak xurgatu dituelako eta urdin kolorea islatu duelako.
Kolore beltza kasu berezia da. Objetu bat beltza ikusten dugu argi guztia xurgatu duenean eta izpirik islatzen ez duenean. Kolore zuria ikusten dugu objetuak argirik xurgatzen ez duenean eta izpi guztiak islatzen dituenean.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina