2015(e)ko maiatzaren 8(a), ostirala

BEROAREN HEDAPENA

BEROAREN HEDAPENA:

Beroa alde batetik bestera pasatzen da. Beroa tenperatura handiagoko gorputz batetik tenperatura baxuagoko beste batera pasatzen da, hau da, bigarren gorputza (hotzago zegoena) berotzen da eta lehenengoa (beroena) hoztu egiten da. Hedapen hau (beroa alde batetik bestera pasatzea) hiru prozesuren bidez gerta daiteke: kondukzioa, bero-erradiazioa eta konbekzioa.

Kondukzioa edo eroapena: Tenperatura desberdineko bi gorputz elkarren ondoan jartzen baditugu beroenak beroa emango dio besteari bien tenperatura berdindu arte. Beroa zegoen gorputza hoztuko da eta hotza zegoena berotuko da. Kondukzioa gertatzeko bi gorputzen arteko kontaktua egon behar da.
Tigrea uretan sartu da bero handia dagoelako. Kondukzioaren bitartez bere gorputzaren beroa uretara pasatuko da eta uraren freskotasuna bere gorputzera tenperatura berdindu arte.


Bero-erradiazioa: gorputz bat beroa dagoenean beroa igortzen du (beroa botatzen du) eta inguruko gorputzak berotzen dira nahiz eta gorputz beroa ez ukitu. Horregatik gu eguzkiak igortzen duen beroarekin berotu egiten gara. Berogailu baten ondoan gaudenean berotu egiten gara nahiz eta berogailua ez ukitu.
Txakurra ez dago eguzkiarekin kontaktuan baina erradiazioaren bidez bere gorputza berotzen da

Konbekzioa: konbekzioa likidoetan eta gasetan gertatzen da. Likido edo gas bat berotzen badugu dilatatu (handitu) egiten da. Berotzen denean pisua galduko du eta gorantz joango  da. Ur lapiko bat sutan jartzen badugu ur beroa lurrundu egingo da. Lurruna ur bero-beroa da, berotzean pisua galduko du eta orduan gorantz joango da. Lurrunaren gainean zegoen aire hotza jaitsi egingo da eta berotzean berriro ere gora joango da, goikoa behera… etengabeko mugimendua sortuz.

Ura sutan ipintzen badugu konbekzio bidezko bero transferentzia gertatuko da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina