Soinuaren sorrera
Zerbait bibratzen hasten denean soinua sortzen da.
Biriketako airea ateratzen denean ahots kordak bibrarazten
ditu eta horrela sortzen dira soinuak.
Bibrazioak uhinen bidez hedatzen (zabaltzen) da. Horrela
iristen dira soinuak gure belarrietara.
Soinuaren
hedapena:
Bibrazioak
norabide guztietara zabaltzen dira uhinen bitartez, eta horrela iristen dira
gure belarrietara.
Hasieran, uhinak
txikiak eta sakonak izaten dira; baina, gero, zabaltzen eta handitzen doazen
neurrian, ahuldu egiten dira, pixkanaka, eta gero eta apalago entzuten dira.
Soinu
uhinek bitarteko bat behar dute, ordea, hedatzeko: ez dira hutsean hedatzen.
Soinuak solidoetan, likidoetan eta gasetan zabaltzeko gaitasuna dauka baina,
orokorrean, solido eta likidoetan azkarrago hedatzen da gasetan baino.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina