UKIMENA:
Gure
larruazalak bost funtzio betetzen ditu:
1)
Gorputza
kanpoko erasoetatik babesten du
2)
Gorputzeko
tenperatura erregulatzen du, gehiegi berotu edo hoztu ez dadin
3)
Sentsazioak
sumatzeko balio du: beroa, hotza, mina...
4) Substantzia
txarrak (toxinak) kanporatzeko balio du. Izerdiaren bidez kanporatzen ditugu
toxinak.
5) Arnasketa:
Biriken bidez arnasten dugu baina gure gorputzak neurri txiki batean, poroen bidez ere hartzen du arnasa.
Larruazalak bi geruza (bi kapa) ditu: epidermisa kanpoaldetik eta dermisa
barrualdetik.
NOLA FUNTZIONATZEN DU UKIMENA?
Objetuak larruazala ukitzean, dermisean dauden nerbio-muturrek sentipenak jasotzen dituzte. Informazio guztia garunera bideratzen da eta honek interpretatu egiten du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina