2015(e)ko ekainaren 7(a), igandea

ANIMALIAK



ZELULANITZAK: ANIMALIAK
 
Animalien ezaugarriak:
-Mugitzen dira
-Beste bizidunak jaten dituzte: landareak eta beste animaliak
-Beraien artean erlazionatzen dira
-Gehienek gorputz barruan zenbait aparatu dituzte: digestio-aparatua, zirkulazio-aparatua...
-Gehienek sexu bidezko ugalketa dute.
 

Batzuk bizkarrezurra dute: ORNODUNAK.
Zubia/Santillana


Beste batzuk ez dute bizkarrezurrik : ORNOGABEAK.
Zubia/Santillana





KRIPTOGAMOAK ETA FANEROGAMOAK



LORERIK GABEKO LANDAREAK: KRIPTOGAMOAK
Lorerik gabeko landareei kriptogamoak deitzen zaie. Hona hemen adibide pare bat:
 Goroldioak hosto txiki berdeak ditu. Ez du zurtoinik ez sustrairik. Hostoen bidez xurgatzen ditu ura eta elikagaiak. Leku hezeetan bizi da, lur, harri edo enbor baten gainean.


 Iratzeak sustraiak ditu. Sustraien bidez xurgatzen ditu ura eta elikagaiak.
  


LANDARE LOREDUNAK : FANEROGAMOAK
 Lorea duten landareei fanerogamoak deitzen zaie.
Landare hauek hazien bidez ugaltzen dira. Loreek sortzen dituzte haziak.
Landare loredunak itxura eta kolore askotakoak izan daitezke.




2015(e)ko ekainaren 6(a), larunbata

LANDAREAK





ZELULANITZAK: LANDAREAK


Aurrekoan esan dugunez, landareak bizidun autotrofoak dira, hau da, behar dituzten elikakagaiak bizidunak ez direnetik lortzen dituzte. Azken batean horrek esan nahi du beren kabuz elikatzeko gaitasuna dutela.
Baina, landareak, sustraietatik xurgatzen dituen gatz mineralak eta ura mantenugai bihurtzeko fotosintesia egin behar du.

Hostoetan, fotosintesiaren bidez, gatz mineralak eta ura landareak kontsumitzeko moduko mantenugaiak bihurtzen dira (glukosa, almidoia…).
Eta hori ez da dena, prozesu horretan landareak argiaren energia eta karbono dioxidoa erabiltzen ditu eta oxigenoa sortzen du hondakin moduan. Guretzat ezin hobeto!.




 Gehiago jakiteko klikatu ondoko esteka: