2015(e)ko ekainaren 7(a), igandea

KRIPTOGAMOAK ETA FANEROGAMOAK



LORERIK GABEKO LANDAREAK: KRIPTOGAMOAK
Lorerik gabeko landareei kriptogamoak deitzen zaie. Hona hemen adibide pare bat:
 Goroldioak hosto txiki berdeak ditu. Ez du zurtoinik ez sustrairik. Hostoen bidez xurgatzen ditu ura eta elikagaiak. Leku hezeetan bizi da, lur, harri edo enbor baten gainean.


 Iratzeak sustraiak ditu. Sustraien bidez xurgatzen ditu ura eta elikagaiak.
  


LANDARE LOREDUNAK : FANEROGAMOAK
 Lorea duten landareei fanerogamoak deitzen zaie.
Landare hauek hazien bidez ugaltzen dira. Loreek sortzen dituzte haziak.
Landare loredunak itxura eta kolore askotakoak izan daitezke.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina