2015(e)ko ekainaren 1(a), astelehena

ESPEZIE BEREKO BIZIDUNEN ARTEKO HARREMANAK

ESPEZIE BEREKO BIZIDUNEN ARTEKO HARREMANAK:

Bizidun batzuk espezie bereko beste bizidunekin taldean bizi dira. Joera honi gregarismoa deitzen zaio. 

Gregarismoa: animalia asko
taldean bizi dira
elkar laguntzeko



Batzutan arra eta emea elkartzen dira familiak osatzeko, hau da, kumeak izan eta hazi bitatean zaintzeko. Gehienetan, kumeak hazi ondoren, bikotea desegiten da.
Beste bizidun batzuk, ordea, bizitza osorako elkartzen dira, adibidez, kastoreak.

Talde handian bizi den bizidun multzoari kolonia deitzen zaio, adibidez koralak edo        pinguinoak kolonietan bizi dira.

Pinguinoak kolonietan bizi dira

Talde batzuk egin beharreko lanak oso ondo antolatuta dituzte, adibidez inurriak edota erleak, talde hauei sozietateak deitzen zaizkie.




Erleak eta inurriak, esate baterako, sozietateetan bizi dira

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina