Espezie ezberdinetako bizidunen arteko harremanetan, askotan, kideren
bat kaltetua suertatzen da:
-Harraparitza: lehoia eta zebra. Lehoiak zebra harrapatzen du
elikatzeko eta zebra kaltetua ateratzen da.
-Parasitismoa: txakurra eta arkakusoa. Txakurrak
arkakusoak dituenean kaltetua ateratzen da.
Arkakusoa |
Beste harreman batzuetan ez da inor kaltetua ateratzen. Kide batentzat, egoera ona da eta bestearentzat ez
da kaltegarria. Adibidez arrain txiki bat (erromeroa) marrazoari bentosa batekin
itsasten zaio eta marrazoak utzitako hondakinez elikatzen da. Harreman
hau arrain txikiarentzat ona da eta marrazoari berdin zaio, ez dio kalterik
egiten. Harreman honi komentsalismoa deitzen zaio.
Marrazoa eta erromeroa elkarrekin |
Beste harreman batzuk onuragarriak dira denentzat,
adibidez, lorea eta erlea. Erleak polena hartzen du elikatzeko eta polena alde
batetik bestera eramanez polinizazio lana betetzen du eta lore berriak sortzen dira. Harreman honi mutualismoa
deitzen zaio.
Loreak eta erleak duten harremana onuragarria da bientzako. |
Espezieen arteko harremana onuragarria izateaz gain estua eta iraunkorra denenan mutualismoa sinbiosia bihurtzen da. Askotan, elkarketa horren ondorioz beste
espezie desberdina osatzen dute. Esate baterako, alga bat eta onddo bat
elkartzen direnean likena sortzen da. Harreman honi sinbiosia deitzen
zaio.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina